Albisteak

 

Estatuko autonomi erkidegoen artisautza eta produktu gastronomikoen lehenengo azoka ospatuko da asteburu honetan – azaroak 17 eta 18- Moreagako enparantzan, 35 profesionalen parte hartzerarekin. Zuzeneko tailerrak, falkoneria erakusketak, herri kirolak eta musika egongo dira berangoko jai esparruari giroa emateko. Azokan nazioarte mailan famatuak diren produktu onenetariko batzuk dastatu eta erosi ahal izango dira. Txerrikitegiari dagokionez, urdaiazpikoak eta Leoneko zezina aurkituko ditugu eta kanarietako gaztak, olioa, olibak eta almendra garrapinatuak ere salduko dira. Artisautza arloan, perla naturalen, zapaten eta larruaren salmenta-postuak nabarmenduko dira.

Zuzeneko bost tailerrek antzinean materialak lantzeko modua isladatuko dute, produktu guztiak eskuz eginda zeudenean. Artisauek nola lantzen dituzten espezialitate desberdinak erakutsiko diote publikoari. Zintzarriak, zapatak, artilearen kardaketa, ehuntegiko lana ala erretxinarekin artikuluak egiten ikasiko dute ikusleek. Azoka-barrutian, erroskilak prestatuko dira eta talo txorizoarekin eta olagarroa salduko duten salmenta-postuak ere egongo dira.

Azoka goizeko hamaika eta erdietan zabalduko da. "Laborantza tresnen bilduma handienetariko baten erakusketa iraunkorra egongo da "azpimarratu du artisauen bozeramaile batek. Gurdiak, goldeak, errotarriak eta mekanizazioa martxan jarri baino lehenagoko baserriko tresna tipikoak erakutsiko dira Moreagan kokatutako stand batean.

Eguerdian, 12:00etatik aurrera, ehiza-hegaztiak erakutsiko dira. Hontz handi bat, bi arrano, belatz handi bat, hontz zuri bat eta belatz bat egongo dira, beste espezieen artean. Arratsaldeko bostetan falkoneriako erakusketa-proba hasiko da parkean bertan.

Jarduera igande goizeko hamaiketan hasiko da berriro. Trikitilariak musikaz arduratuko dira, 13:00etan, eta herriko kirolaren erakusketa ezberdinak ere egongo dira, 17:00etan, harri zulatzaile eta aizkolariekin, besteak beste. Salmenta-postuak arratsaldeko zortzietan itxiko dira.