Albisteak

 

"Arrugas" animazio pelikula emango dute asteburu honetan Berango Antzokian. Azaroaren 10ean, 19:00etan, helduei zuzendutako pelikula hau eskainiko dute, dohainiko sarrerarekin.

Hurrengo egunean, umeentzako (8 urtera arte) dantza eta antzerki ikuskizuna eskainiko da tailer didaktikoekin batera, arratsaldeko seietatik aurrera. Lapurdiko Elirale konpainiak sentimenduen mundura hurbiltzeko "Otto" antzezlana aurkeztuko du.