Albisteak

 

Urriaren 7an Bizikleta eta Mugikortasunaren Eguna ospatuko da Uribe Kostan. Irteera bakarra egongo da Erandion. Parte- hartzaileek Leioa eta Getxo zeharkatuko dute, eguerdiko 13:00ean gutxi gorabehera Moreaga plazara heldu arte. Plaza honetan helmuga kokatuko da.
 
Moreagan umeentzako parkea jarriko da eta Berangoko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Bizikleta Jaia honetara hurbiltzen diren pertsonen artean sariak banatuko dira. Beraientzat freskagarriak eta pintxoak  egongo dira ere. Arratsaldean diskoteka egongo da eta bigantxak askatuko dira.

Berangoko Udalak, urtero ehunaka pertsona erakartzen dituen ekitaldi hau mantendu nahi du, kirola errebindikatzeko eta bizikletak garraiobide garbi eta jasangarri gisa duen garrantzia azpimarratzeko.