Albisteak

 

Urrian datorren kurtsorako Berango Antzokiko programazioa martxan jarriko da. Eskaintzak zine emanaldiak barneratuko ditu, urriaren 6an film komertzial bat emango dutelarik. Familientzako pelikulak larunbatetan eskainiko dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta igandeetan umeentzako zinea antolatuko da. Aurreko urteetan bezala, Berangoko Antzokian arrakasta handiko edo ikusleentzat erakargarriak izan daitezkeen pelikulak emango dituzte.

Dena den, urriaren 7an ez da egongo saiorik Bizikleta eta Jasangarritasun eguna ospatuko delako. 28an ere ez da egongo zine emanaldirik, egun horretan umeek ondo ezagutzen duten Oliver maguaren ikuskizuna eskainiko delako.

Berango Antzokia kultur areto garrantzitsua bilakatu da herriarentzat, eta urtero milaka ikusle erakartzen ditu. Era berean, herriko elkarteek beraien lana erakusteko leku egokia bihurtu da.

 Egitaraua jaitsi