Albisteak

 

Berangoko Nazioarteko Miliak bere 25. urteurrena beteko du datorren larubatean, irailak 29. Guztira 250 atletek, batzuk izen oneko korrikalariak direnak, parte hartuko dute. Gizonezkoen kategorian Rui Silva egongo da berriro, lasterketa honetan ezaguna dena jadanik, garaipen gehien lortu duen korrikalaria delako. Oraingoan ez du erraza izango, lehiakide gogorrak izango baititu aurrean. Alde batetik, Juan Carlos Higuero, eta estatu mailan distantzia handiko lasterketetan trebeenak diren Alvaro Rodriguez, David Bustos eta Diego Ruiz. Eta bestetik, 800m-tako lasterketetan onenak diren Antonio Reina, Luis A. Marco eta Kevin Lopez.

Emakumezkoen kategorian, Eva Arias, Iris eta Zulema Fuentes-Pila ahizpak, Isabel Macías, Paula González Berodia eta Elena Grimau, besteak beste, aurkituko ditugu. Carla Sacramento portugaldarrak ere parte hartuko du. Azken honi omenaldia egingo diote. Sacramentok Atenaseko Olinpiadetan 1.500 metrotako munduko txapelduna izan zen eta Berangon garaipen gehien lortu duen korrikalaria da:  1997, 1998, 1999 eta 2004. 12 kategoria ezberdin lehiatuko dira edizio honetan.

Berangoko Miliak estatu mailan antolatzen diren mota honetako ekitaldien artean hirugarrena izatea lortu du eta lortutako puntuen arabera aurten bigarren postua eskuratu dezake. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendari Orokorrak, Maitane Leizaola, ekitaldiaren aurkezpenean lasterketa “koroaren bitxia” bezala deskribatu zuen. Euskadiko garrantzitsuena da eta Berango Atletismo Taldeko antolatzaileen, Josu Hernandez atleta ohia elkartearen burua delarik, “konpromesua, erantzukizun eta gainditze-izaera” azpimarratu zituen.

Espainiako 3.000 metro oztopoetan eta distantzia berdinean pista estalian bi aldiz  txapeldunordea izan zen Eva Arias atletaren ustez, froga honen eta estatu mailan antolatzen diren beste milien arteako desberdintasun nagusiena “korrikalariei ematen zaien tratu ona da. Berangon korrika egitea gozamena da” adierazi zuen Ariasek.

Aurkezpena 1 Aurkezpena 2