Albisteak

 

Berangoko gaztelekuak bere hamargarren urteurrena betetzen du. Ospatzeko, zenbait ekintza berezi antolatuko dira aurtengo azken hiruhilabetean herriko musika taldeen partaidetzarekin. Zine emanaldiak, tailerrak, irteerak edo Berangoko Gauen ekitaldi bereziak, besteak beste, eskainiko dira.

Irailaren 21ean jai bat ospatuko da. Askari handia, txokolatada eta karaokea izango dira Santa Anako Gaztelekuan. Hurrengo egunean “jumpinga” egongo da eta 23an “Bienvenido a Zombieland” pelikula eskainiko da Berangoko Antzokian. Irailaren 28an Berangoko Musika Jai Txapelketaren lehenengo edizioa ospatuko da,  Rusted, Deiadar edo Pre Ocupales herriko taldeen partaidetzarekin.

Santa Anako Kultur Etxean 13 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako aktibitateak garatzen dira, ostiraletik igandera, arratsaldeko ordutegian, 16:00etatik 20:00etara eta hauetan 26 gaztek parte hartzen dute, batez beste.

Taldearen kontzeptua, errespetua, genero-berdintasuna,  tolerantzia…  balioak sustatzea da Gaztelekuko helburu orokorretako bat. Era berean, gazteek proiektu eta ekintza ezberdinekin konpromesua hartzea saiatzen da. Eta ez hori bakarrik, proiektu horiek jarraitzera eta burutzera ere animatzen zaie. Aldi berean, euskara ohiko komunikazio bidea bezala erabiltzea bultzatzen da ere.