Albisteak

 

Ia 4.500 pertsona hurbildu ziren Berangoko Antzokian antolatutako emanaldiren bat ikustera 2012ko lehenengo sei hilabeteetan. Duela bi urte martxan jarri zen Kultura Areto honen erakargarritasuna mantendu egin da urteko lehenengo sei hilabeteetan eta irailean  zabalduko ditu ateak berriro. Umeak dira publiko horren parte garrantzitsua eta horregatik beraiei zuzendutako ekitaldi ugari antolatzen dira. Besteak beste, arrakasta handiko pelikulen emanaldiak, magia saioak eta pailasoak ikusi ahal izan dituzte.

Martxoan Berangoko emakumeak goraipatu zituzten ekitaldietan, emakumeen parte hartzea azpimarratzekoa izan zen. Herriko kultur erakundeek antolatutako ekitaldien harrera ona  aipatu behar da ere.

Hilabeteei dagokienez, urtarrilean hurbildu ziren ikusle gehiago, 1.183 pertsona, hain zuzen ere. Kopuru horren parterik handiena umeei dagokie. Honek frogatzen du aretoak umeen gustoko zerbitzua eskaintzen duela. Bi ekitaldi desberdinetan 200 ikusle baino gehiago zenbatu ziren, “Cars” eta “Los Pitufos” pelikulen emanaldien egunetan, hain zuzen ere. “Dinosaurio egitasmoa” umeentzako antzerkia aurkeztu zenean ere ia 200 pertsona bildu ziren aretoan.

Otsailean beste arrakasta handiko pelikula bat eskaini zen, “Kung Fu Panda 2” eta 202 ikusle batzea lortu zen. Baina, martxoan, emakumeak izan ziren protagonistak. “Berango y sus mujeres” eta “Heroínas de Berango” antzezlana izan ziren arrakasta handiena lortu zuten ikuskizunak.
Apirila hilabete lasaiagoa izan zen, 319 pertsonekin. Hurrengo hilabetean ikusleak bikoiztu ziren, batez ere tailerren erakusketari eta abesbatzari esker. Ekainean 648 pertsona zenbatu ziren. Adagio Dantza Eskolaren zilarrezko ezteien ospakizunean aretoa bete egin zen eta “Horton” pelikularen euskarazko emanaldia arrakastatsua izan zen ere.

Ikusle kopurua

  • Urtarrila: 1.183
  • Otsaila: 694
  • Martxoa: 955
  • Apirila: 319
  • Maiatza: 659
  • Ekaina: 648