Albisteak

 

Orain Berangoko informazioa jaso ahal duzu, guztiz dohainekoa, SMS edo telefono-mezuen bidez. Kirol edo kultura akitibitateen edo bestelako interes orokorreko jakinarazpenen berri, adibidez uraren edo errepideen mozketak, garaiz izan nahi baduzu eskatu ahal duzu zerbitzu hau.

Nahikoa izango da Udaletxera edo bi Kultur Etxeetako batera -Berangoeta edo Santa Ana- hurbiltzearekin. Zerbitzua aktibatzeko inprimaki bat bete beharko duzu norberaren datu batzuekin: izen- abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefono mugikorraren zenbakia.