Albisteak

 

Nazioarteko Folklore Jaialdiak herri ezberdinak dantzaren bitartez ezagutzeko aukera ematen digu, euren kulturaren funtsean dagoelako dantza. Erakusten digun bezala, arbasoen adierazpenaren sustraiak bizirik dirau, denboran zehar, eta belaunaldi berriek badute iraganeko ohiturei eusteko eta ez ahazteko interesa.

Dantzak eta kantuak bizirik irautea funtsezkoa da gure herriaren izaera erakusteko, eta Berangon kultura artekotasuna sustatzeko aukera ematen digute, bai eta gure artean elkar ezagutzeko ere. Horretarako enbaxadorerik onena herriko Simon Otxandategi kultur elkartea dugu, gure herrian egiten duen lana behar-beharrezkoa eta bikaina baita. Izan ere, eredugarria da jaialdia antolatzeko bere era, herritarrak antolaketan sartzen dituelako, jaialdia gauzatu ahal izateko. Berangoko 200 bat familiek etxean hartuko dituzte dantzari, musikari eta abeslari horiek, eta badakigu gurera itzultzeko gogoarekin abiatuko direla, aurreko edizioetan gertatu den moduan. Horixe da alderik onena.

Horrenbestez, Alkate naizen aldetik, harrotasuna baino ezin dut sentitu, eta esker ona adierazi nahi diet berangoztarrei, abegi onez eta adiskidetasunez hartuko dituztelako kanpotarrak. Gure herria eta gure probintzia hain hurbiletik eta modu adiskidetsuan ezagutzea, bizikidetasunaren eredua da. Balio horiek oso garrantzitsuak dira, eta balio horien buru izatea da herria egiteko biderik onena. Hortaz, eskerrak ematen dizkiet Simon Otxandategi Dantza Taldeari eta berangoztarrei, egingo duten ahalegin solidarioagatik, kanpoan dugun irudia indartu egiten duelako, bizikidetasunari esker.

Informazio gehiago eta egitaraua (Pdf 156Kb)