Albisteak

 

Berriro ere ehunaka berangoztar bilduko ditu ekainaren 23an San Juan bezperaren ospakizunak. Lantzarteko zelaian piztuko dute sua eta, ohikoa denez, jaia girotzeko ekitaldiak izango dira.

Neska-mutilen gozamenerako, 19:00etan hasiera emango zaio haur dantzaldiari. Ordu eta erdi ondoren, Egan taldeak girotutako erromeria izango da. Eguraldiak laguntzen badu, berriro ere egongo da aukera udako solstizioa ospatzeko.