Albisteak

Logo 

Gaztegunea inauguratzeko ekitaldia dela-eta, gazteei zuzendutako gonbidapena:

Datorren ostiralean, maiatzaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, Berangoko Gaztegunea inauguratzeko egingo den ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Gaztegunean, 18 eta 30 urte arteko gazteentzako lokal berri bat irekiko da, zuek adierazitako eskaerei erantzuteko xedez. Lokal hau Karabiazpi auzoan egongo da, Behargintzaren alboan.

Hori guztia dela bide, inaugurazio ekitaldira etor zaitezten gonbidatzen zaituztegu. Ekitaldi horretan, logotipo lehiaketaren logo irabazlea ikusteaz gain, lokalaren erabilerari buruzko zuen ideiak eta eskatu nahi dituzuen jarduerak azaltzeko aukera izango duzue, lokal berri honetan egin eta sustatu daitezen.

Horren ostean, Tindoufeko errefuxiatu sahararren kanpamentuetan, Berangoko Udala garatzen ari den proiektuaren azalpen laburra emango da, lankide boluntarioen bila baikabiltza, etorkizunean proiektu honetan parte har dezaten.

Amaitzeko, koktel-dastapen baten erakustaldia egingo da, eta humorezko bakarrizketa emanaldia eskainiko da.

Horrenbestez, instalazio hauetara etortzeko eta parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Zuen zain egongo gara 18an, ostiralez, 19:00etan.