Albisteak

Elkar Kirolak 

Duela egun batzuk Elkar Kirolak txirrindularitza elkarteak 2012ko denboraldian maila desberdinetan arituko diren taldeen aurkezpen ofiziala egin zuen.

Aurkezpena Erandio Goikoan egin zen eta bertan etorkizun oparoa izan dezaketen txirrindulariak bildu ziren. Gaztetasuna eta ekimen berriak; bi kontzeptu horiek laburbiltzen dute talde honen proiektu ziklistaren espiritua. Proiektu hau duela hiru urte jarri zen martxan, hiru udalen laguntzarekin: Berango, Leioa eta Erandio.

Elkar Kirolak elkartean oinarrizko ziklismoan, maila desberdinetan, parte hartzen duten gazteak biltzen dira. 6 eta 14 urte arteko 45 gaztek osatzen duten eskola bat dauka. Baita kadete eta gazte mailako kategoriatan zortzina txirrindulari ere.