Albisteak

Berango 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Berangoko Udalak dagoeneko web gune berria dauka. Gure herriaren irudi berrian oinarriturik plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Gure udalerriaren arlo batzuei buruzko informazioa emateaz gain, helburua Berangoren gaur egungo egoera argi eta azkar eskaintzea da, azken finean, udalerriari buruz interesgarritzat jotzen den guztia.

www.berango.net helbidetik zuzenean sartzen zara orri nagusian, orain arte bezalaxe. Webgune berria ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa ematen saiatzen da. Nabarmentzekoak dira, "Agenda" eta "Albisteak" atalak. Gainera, esteka interesgarriak ere badaude.

Webgune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazioko izapideak etxetik bertatik egiteko aukera eskaini nahi zaie webgune horretan. Nolanahi ere, webgune berria interaktiboa izatea lortu nahi da, baita aldakorra ere, informazio beharren arabera eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera.