Albisteak

 
Berangoko Ardo Egunak herriko 18 ekoizle bilduko ditu ekainaren 5ean, Nagusien Etxeko plazan. 2016ko edizio honetarako 600 botila eskaini dituzte. Urteroko jai honek herriko baserritarrek ekoiztutako ardoak dastatzea ahalbidetzen du eta egun hori senidetasun jardunaldia ere bihurtzen da.
 
“ Ekoizpena izugarri hobetu da. Hau 16. edizioa da eta ez du lehenengo edizioarekin zerikusirik”, nabarmentzen du herriko Txakoli Laguntzaleak elkarteko partaidea den Karmelo Larraskituk. Bere ustez, ekoizleek ardoak lantzearen inguruko ezagutza eta esperientziak elkarbanatzeko aprobetxatzen dute Ardo Eguna: “Adiskidetasunerako eguna da, beraien artean iritziak trukatzeko eta hobetzeko”, komentatzen du.