Albisteak

 

Udalak larrialdi sozialetarako zuzenduko du etxebizitza hauetako bat

Santa Ana auzoan kokaturik dagoen  orube bat da 16 udal etxebizitza tasatu eraikitzeko aukeratutako lekua. Ekimenak etxebizitza horietako bat larrialdi sozialetarako zuzentzea baimenduko du. Interesatutako pertsonentzat  izena emateko epea, urriaren 11ra arte egongo da zabalik.
Aurrez ikusitako etxebizitza kopuru guztia trastelekua eta garajea izango dituzten bi logelako etxebizitzetan oinarrituko da, eta guztiz hornitutako sukaldearekin emango dira. Gela kopuru berbera izango duten arren, azalera ez da berdina etxebizitza guztietan. Gutxi gorabehera txikienak 170.170 euro kostatuko dira (DEZ barne) eta handienek 187.990 euroko balioa izango dute.
16 pisuetako bat Berangoko Udalaren jabetza izatera pasatuko da eta honek larrialdi sozialetara zuzenduko du. Beste 15en esleipenean Berangoko auzotarrek izango dute lehentasuna eta haietako bat elbarrienzat egokituta egongo da.
Interesaturik daudenek nahitaezko baldintzak bete behar dituzte esleipenean onartuta izateko. Horretarako onarpen- eskabide orri bat bete behar dute, Udaletxean zein www.berango.net udal-web-orrian eskuragarri dagoena.
Adin- nagusitasuna izatea, Berangon erroldatuta egotea eta urteroko 12.000 eta 50.000 euro bitarteko diru- sarrerak izatea nahitaezkoa da. Ezinbestekoa da ere, kasu guztietan, beste etxebizitza baten jabea ez izatea.

ONARPEN- ESKAERA BAT BETETZEA BEHARREZKOA DA

Onarpenaren eskaerarako datu pertsonal batzuk osatzea eta, etxebizitzaren eskuratzeari bikoteka ekiten bazaio, pertsona horren izena, deiturak eta Nortasun Agiri Nazionaleko (N.A.N.) zenbakia gehitzea eta elkarbizitza- unitatea osatzen duten pertsonetako erabateko kopurua zehaztea beharrezkoa da.
Honez gain, beste dokumentazio bat ematea beharrezkoa da ere. NAN-eko fotokopia bat eta errolda-ziurtagiria aurkeztu behar dira. Halaber, urteroko sarrerak eskatutako baremo barruan aurkitzen direla frogatzeko errentaren azken aitorpena ere aurkeztu behar da eta interesatutako pertsonak pisu bat jabetzan ez daukala jakiteko ondasun higiezinetako ziurtagiri negatiboa ere erakutsi behar da.