Albisteak

 
Berangoko Nazioarteko Milia, Estatuko onena izan dena 2015 eta 2016 urteetan, 15 munduko korrikalarien parte hartzea izango du irailaren 30ean ospatuko den eliteko lasterketan. Puntako atleta egongo dira Berangoko Atletismo Taldeak, Berangoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatutako frogan. Azpiko kategorien parte hartzea eta herri lasterketa ere izango duen Milia 16:20ean hasiko da, emakumezkoen kimu kategoriako neskekin. 10 minuturo gainontzeko kategoriak irtengo dira, 18:40ean paralinpikoen irteera izan arte. Eliteko emakumezkoen froga 19:00etan izango da eta gizonezkoena 19:20ean.