Albisteak

 
Larunbatean, maiatzak 10, Berangoko frontoiak, Sabino Arana 25, goizeko 11tatik 15tara, Uribe Kostako IV. Bigarren Eskuko Merkatua izango da, “aUKera ON” merkatua.

Gaur egungo kontsumo-ohiturak direla eta, sarritan bazter uzten ditugu oraindik ere balio duten objektuak.

Gure ustez, Uribe Kostako auzotarrei bigarren eskuko merkatu bat eskaintzea tresna egokia izan liteke hondakintzat jotzen ditugun objektu asko berrerabili, balio eman eta erabilgarri mantentzeko balioaz sentiberatzeko. Horrela, produktuari bigarren aukera emanez, ez dugu edukiontzira botatzen.