Albisteak

 

Azken hogei urteotan, oso ohikoa izan da bertokoak ez diren edo kanpokoak diren lore espezieak sartzea, eta horrek, kasu askotan, espezieok gure ingurunera egokitzea ekarri du.

Azken urteotan, zenbait espezie kontrolik gabe hedatuz joan dira, bai praktika kultural desegokiengatik, bai egokitzeko dituzten nolakotasunengatik.

Egoera hori Uribe Kostan ere gertatzen da, eta horregatik, ezagutzera eman nahi ditugu 5 landare inbaditzaile arruntenak eta arriskutsuenak:



  • Cortaderia selloana
  • Budleja davidii:(tximeleten landarea)
  • Bacharis halimifolia
  • Fallopia japonica
  • Robinia pseudoacacia

Informazio gehiago: http://www.uribekosta.org/eu/c/sostenibilidad/berria/honelakoak-uribe-kostan-ikusiko-dituzu-arriskutsuak-dira

Berangoko Udalak, EKOGUNE-ren bitartez, auzotar guztiei jakinarazten die espezie horiek gure inguruko leku guztiak kolonizatzen dituztela, bereizi gabe, eta zailak direla errotik kentzen. Horregatik, bada, egoeraren aurkako sentiberatzea eragin nahi du.

Herritarrei, beraz, lankidetza eskatzen diegu, bai eta beren lorategietan espezieok ez landatzea. Gure aldetik, herritarren esku jartzen dugu aholkularitza botanikoaren zerbitzua ukbotanico@gmail.com, edozein zalantza argitzeko.