Albisteak

 

Bi urtetik behin Uribe Kostako Mankomunitateak Ecovidriorekin batera herritarrei zuzenduriko kanpaina bat antolatzen du.

2014. urtean bi saio antolatuko dira. Bata jada urriaren 4ean burutu zen, Uribe Kostako Mankomunitateak Sopelan antolatu zuen bigarren eskuko merkatuarekin bat eginaz. Bigarrengo saioa,  hurrengo igandean, urriaren 19an burutuko da  Berangon, Berangoko Txirrindulari Elkarteak, Elkar Kirolak, Berangoko Udalaren kolaborazioarekin antolatzen duen bizikleta martxa eta Umeen Bizikleta Festarekin bat eginaz. 

Saio, egurdi sasoian, Berangoko  Moreaga parkean izango da.

Kanpainaren helburu nagusia, edukiontzi berdera zer bota behar den jakitea da.  Gaur egun, gai hau menderatzen dugula uste badugu ere, oraindik asko eta asko dira edukiontzi honetan agertzen diren akatsak.

Guzti hauen inguruan gehiago sakontzeko asmoz, antolatu da kanpaina.  Hiru ekintza ezberdinen bitartez herritarrak edukiontzi berdera zer bota daitekeen (beirazko ontziak soilik) eta zer ezin den bereiztuko du (edalontziak, zeramikazko katilu zein platera, bonbilak…)

Kanpainaren oinarria iglu berde forma duen puzgarria da; puzgarria kanpainaren oinarri gisa erabiltzeaz gain, informazio oinarri gisa ere erabiliko da,  bertan agertuko baita argi eta garbi irudikatuta zein gauza bota daitezkeen eta zein ez.

Puzgarriaren inguruan, jolasak egongo dira.  Jolasak heldu zein umeentzat diseinatuta daude beraien partehartzea sustatu  eta edukiontzi berde eta  orohar birziklapenaz hitz egiteko.

Jolastean parte-hartzen duen herritar oro, jarraian berak egindako beirazko bitxia, zein txapak zein imanak  egiteko aukera izango du, kanpainaren oroigarri gisa.

Beraz.. ez duzu aitzakirik! Parte hartu!