|
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Hedapena: 8,9 km2
Eskualdea: Bilbo Handia
Auzitegi-Barrutia: Getxo
Biztanleria.
1960. urtearen aurretiko hazkundea oso geldoa
izan zen, Amerika bezalako beste leku batzuetarako emigrazioaren zioz.
60 eta 70. hamarkadetan, ostera, abiada bizian eman zen industrializazio-prozesuaren
eraginez. Laurogeigarren hamarkadan pairaturiko krisiak galga zorrotza
jarri zion biztanleriaren gehikuntzari. 2005. urteko urtarrilean 5.925
biztanle daude herrian erregistraturik.
Geografia.
Sopela du Berangok mugakide iparraldean, Urduliz
ipar-mendebaldean, Erandio hego-ekialdean eta Getxo mendebaldean. Material
eozenikoak nagusitzen direneko inguru hauetan, paisaia irekia jorratu
du erosioak, eta Munarrikolanda (256 m.), Saiherri (197 m.) eta Agirremendi
(154 m.) bezalako muinoak baino ez dira nabarmentzen. Gobela ibaiak zeharkatzen
du udalerriaren zati bat, eta Abrako Badian itsasoratzen da. Larrañazubi
errekastoaren eta hainbat iturri naturalen urak ere bereganatzen ditu
ibai honek.
 |