| |
PAPER BILKETA ZERBITZUA
Paper eta kartoi bilketa zerbitzua hobea emateko, ondorengo aholkuak kontutan har ditzazun erregutzen dizugu:
- Paper eta kartoia soilik utzi horretarako dauden eudukiontzi urdinetan.
- Kartoi kaxak tolestu edukiontzian sartu aurretik.
- Ez utzi tetra-brik potorik.
- Ez utzi plastikozko poltsarik.
- Ez utzi poltsa edo kaxarik edukiontzian sartu gabe, horrek udalerriaren garbitasunerako arazo larriak sortarazten dituelako
BEIRA BILKETA ZERBITZUA
Beirazko botila eta gaiak zeure udalerriko "iglú" edukiontzietan utzi. Aurrez beirazko ez diren gaiak kendu, adibidez : kortxo, metalezko tapak, etab.
PILA BILKETA ZERBITZUA
- Zeure udalerriko kale ezberdinetan aurkitzen diren edukiontzi horietan utzi erabilitako pilak.
- Lankide dendetan dauden edukiontzi berdeetan ere utz daitezke.
- Edukiontzi bat beteta aurkitu ezkero, deitu telefono honetara: 94.676.26.74, beterik dagoen edukiontzia aipatuz, edo horren ezean, kokatze tokia.
TRESNEN BILKETA ZERBITZUA
Ez utzi non-nahi behar ez dituzun altzari edo tresna erabilgarriak, horrek inguruneari kalte larriak eragiten dizkioten kontrolik gabeko hondakindegiak sortarazten dituelako.
Deitu zeure Udaletxera eta han esango dizute non eta noiz jaso ahal izango dituzten. Honako hauek dira Udaletxeen telefonoak:
- Barrika 94.677.13.94
- Berango 94.668.00.08
- Gorliz 94.677.01.93
- Lemoiz 94.687.90.09
- Plentzia 94.677.32.10
- Sopelana 94.676.53.53
- Urduliz 94.676.20.61
ZARAMAK BIRZIKLATU ETA GUTXITZEKO AHOLKU OROKORRAK
- Erosketa egitera zoazenean, zeure poltsa eraman.
- Utzi alde batera alferrikako ontziak dituzten salgaiak.
- Botika hondakinak farmaziara eraman.
- Sukaldean paperezko eskuzapiak erabili beharrean ohialezkoak erabili.
- Orriaren alde bietan idatzi.
- Aparatu askok pilaz funtzionatzen badu ere, hobe da argindarra erabiltzea.
- Zaborraren kopurua gutxitzeak kutsadura gutxitzea dakar.
- Ondo itxi zarama poltsak.
- Erabilitako pilak ez dira zaborra soilik; toxikoak dira.
- Kristalezko potoan gorde eta eraman dendetara edo birziklatzerako edukiontzietara.
- Berriro erabil daitezkeen salgaiak erosi.
BADAKIZU... ?
- Paper birziklatua, kontsumitzaileak erabilitako paperetik ateratzen dela.
- Paper ekologikoa, kloroz zuritu gabe egindakoa dela.
- Paperen fabrikazioan, paper erabilia kloroz zuritu barik erabiltzen denean, paper ekologiko birziklatua deitzen diogula.
- Beira sano material egokia dela behin eta berriro birziklatzeko.
- Etxeko zaborraren %7 baino gehiago beira dela: botilak eta kristalezko potoak.
- Edukiontzira botatzen baditugu, hondakindegietara isurtzen den zabor kopuruaren zati handi bat gutxituko dugu Jakin behar da, gainera, pilak poluzio handia sor dezaketela.
- Erabilitako pilak zaborrera botatzen badira, barne duten pozoidun gaiak (metal astunak, hala nola, merkurioa, beruna eta kadmioa) gure elikadura katean sar daitezke gizakien kontsumorako edo urezketarako urarekin kontaktuan sartuz, isuri dadin gramo batek bi miloi litro ur kutsatu ahal dituelarik.
- Berehala izango dugu mota guztietako hondakin kutsagarriak birziklatzeko GARBIGUNEA.
|