| Sarrera | |
|
Baina ez da bertakoa edozein euskalki, bizkaiera da jatorrizkoa eta beronen barruan Plentzia izeneko barietateari dagokiona. Barietate hau, gutxi gora behera, Txorierrin hasita itsasaldetik Lemoizeraino eta barnealdetik Mungiraino hedatzen da. Berangoko euskarak, barietate honen barruan kokatuta egonagatik, berezko berezitasun batzuk dauzka. Berezitasunok azpi-barietate biren arteko mugan egoteagatik jazotzen dira. Azpi-barietate horiek Txorierrikoa eta Uribe Kostakoa dira. Soinu batzuk ebakitzeko era eta hiztegian topa ditzakegun bitxiak gogotan erabilita ere, azentu sistemak eta gramatikak gorde dituzte bertako tasun eta molderik aipagarrienak." |
|