| Berango berbarik berba | |
|
Liburuan agertzen diren datuak aldi bitan jaso dira; batetik, joaneko 20 urtean zehar eginiko hamahiru grabaldiren emaitzak batzen dira eta, bestetik, 2003. urtean eginiko 21 saioren emaitzak. Denetara 35 bat ordu jaso du Gamindek audio seinaletan eta beste 6 ordu bideoan. Soinu eta bideo grabazioak egin ondoren transkripzioak egin ditu. Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren dirulaguntzak jaso ditu. |
|