| Berango berbarik berba | |
|
Liburuaren prezioa 12 eurokoa da (CDa barne). Salgai dago Berangoko udaletxeko bulegoetan. Liburuarekin batera CD bat eskaintzen da, liburuaren edukia eta informatzaileekin eginiko elkarrizketak ordenadorean entzun eta ikusi ahal izateko. Iñaki Gaminderen liburu honen helburua Berangoko euskara eta bertako kultura tradizionala jasotzea eta ikertzea da. Lanak zati nagusi bi ditu; batetik, Berangoko kulturarekin lotuko testuak eta berbak eta, bestetik, linguistikoagotzat har dezakegun bigarren zatian bertako euskararen ezaugarrien berri ematen da. Berangoko udalaren eskaera jaso ondoren, 2003ko urtarrilean hasi zen egilea informazioa batzen. |
|