| |
Herriaren erdi-erdian
dago, Santo Domingo de Guzmán Herri Ikastetxearen, Udaletxearen
eta Elizaren ondoan. 1995.eko irailean ireki zituen ateak.
Hiru solairu dituelarik, antzinako Mojen komentuaren oinarrien gainean
altxatu zen. Tailerretarako, ludotekarako, erakusketa-gelarako, ekitaldietarako
aretorako, ikasgelarako eta gizarte-kulturaren alorreko animatzailearen
bulegorako gelak aurki ditzakegu gaur egun bertan. Guztira, 800 bat metro
koadro.
|