Gazteentzako Informazio-Gunea
     Gazteei informazio bidezko, eskarien araberakoa eta arina eta eraginkorra helaraztea da Gazteen Informazio-Gunearen egitekoa. Gazteentzako Informazio-Gunearen kokalekuari dagokionean, esan beharra dago Gaztelekuaren lokalean dagoela. Eskuragarri dauden informazioen gaineko kontsultetarako eta irakurketarako toki gisa erabili ohi da areto hau.
     Honako hauek dira zerbitzu honen bidez lortu nahi ditugun helburu zehatzak:
  • Zerbitzu honen erabilpena sustatzea Berangoko biztanleria-sektoreen artean.
  • Erantzun fidagarri eta argia ematea enpleguari, kulturari, bidaiei, turismoari, hezkuntzari eta abarri dagokienean, gazteek egin dezaketen edozein galderari.
  • Gazteen eskariei antzematea eta eskari horiek bideratzea, dela zuzenean, dela zeharka, eskariarentzako erantzuna lortzeko bideak erakutsiaz edota proposatzen den Dinamizazio-egitarauaren bidez eskari horri erantzunez.
  • Gazteen prestakuntza eta gizarteratzea eta laneratzea erraztea.
  • Udalerria garatzen diren zerbitzuak, baliabideak eta jarduera-egitarauak hurbilaraztea gazteei.
 
 
1/2 Hurrengoa