| Erakusketa Aretoa |
|
| Hainbat gairi buruz edota
teknika erabiliz eginiko Erakusketak biltzen ditu Aretoak bere baita (pintura,
eskultura, argazkigintza, eta abar), eta bai herriko artisten lanak, bai
inguruetako herrietakoenak ikus daitezke bertan.
Artearen munduan entzutetsu bilakatu diren artisten obra
ere izaten da areto honetan ikusgai, BBKrekiko lankidetzari esker, bertaraino
hurbilarazten baititu erakusketa ibiltariak. Hamabost egunekoak izan ohi
dira erakustaldiak egile bakoitzeko baina, erakusketa bakoitzaren ezaugarri
berezien arabera, denbora epe hori aldatzerik izan daiteke. Urtero-urtero Kultur Etxean ematen diren tailerretako
eta ikastaroetako ikasleen lanen erakusketaz ere gozatu ahal izaten gara
areto honetan. |
|