Sarrera
 
  1. Inguruetan lanik gabe dauden pertsonen gaitasunak hobetzea eta lan-merkatuan zehar gidatzea.
  2. Tokiko ekonomia-eragileen eta lan bila dabiltzanen arteko elkarrizketa. Behargintzak bi taldeen arteko zubi bilakatu behar du.

    • Enpleguaren eskariaren eta eskaintzaren arteko kudeaketa.
    • Prestakuntza-eskaintza dauden beharrizanei egokitzea.
    • Beste esperientzia batzuen azterketa eta hedapena.

  3. Tokiko ekonomia-eragileentzako laguntza.

    • Jarduketa-lerro horren izpirituak tokiko ekonomia-eragileen jarduketari begira ematen den laguntza behar du izan, gizarte-ondasuna diren aldetik, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sendotu eta sorrarazi egiten baitute.
    • Ekoizpenaren hiru sektoreak, lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena dira jarduketa-lerro honen helburu.
    • Behargintzaren aldetik gauzatzen diren laguntzarako jarduketak tokiko ekonomia-egitura hobetzeko aldeetara begira egindakoak izango dira; elkarteak, teknologiaren aldeko berrikuntzak, kalitate-sistemen ezarpena, nazioarteratzea, prestakuntza, eta abar.
    • Jarduera ekonomiko berrien sustapena.
 
 2/2