|
Sarrera
|
|
|
Oinarrizko bi zutaberen gainean pausatzen da Behargintzako jardueraren xedea: enpleguaren sustapena eta toki-ekonomiaren promozioa. Biak daude elkarren artean erabat loturik. Beharrezkoa da herriko ekonomia-jarduera sendotzea eta bultzatzea enplegua sorrarazteko politikek sustraitzeko eta garatzeko eremu egokia aurkituko badute. Zenbat eta jarduera biziagoa, hainbat eta enplegu-tasa altuagoa, herrian lanik gabe dauden biztanleen ezaugarri propioak zein diren ahaztu gabe. Ezinbestekoa da herriko eragile ekonomiko horiei erreparatzea, beroriek izan behar baitute etorkizuneko jarduketa-jarraibideen iturria, bestelako joerak eta esperientziak ere alde batera utzi gabe. Jarduketa-jarraibide horiek garrantzi berezia bereganatzen dute enpleguaren sustapenaren eremuan, zeren enplegua eskatzen dutenen ezaugarriak eta lana eskaintzen dutenen beharrizanak erabat parekatzean baitatza kontua. Herriko ekonomia-eragile horien garrantzia ez da bukatzen gai zehatz honekin, eta Behargintzaren gainerako jardueretara ere hedatzen da, ondorengo azalpenean aipatuko den bezala. Enplegua sustatzeko lanak jarduteko hiru ardatzen ingurukoa behar du izan: |
|