|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
Otxandategi Dorretxea: (XIII.m.)
gaur egun, geroago eraikitako eraikinen artean dago, hala nola, inguruko
etxe-jauregi eta baserria. Hala ere, oraindik ikus daiteke bere soslai
bertikala. Bere harlandukako hormek metro bateko lodiera dute, eta ojiba-egikera
duen antzinako sarrera garaia du. Basagoiti Dorrea: (XV. m.) Etxebizitzaren behealdea harlangaitzezkoa da eta goialdea harlandukoa. Bere bolumen kubikoak, tresna gotikozko ingurubirako hormek, puntadun hutsuneren batek eta gotikoa den beste batek bakarrik irauten dute, eraikinaren erreforma eta erantsiak direla bide. XVII. Mendean sarreran patina zuen pabilioia eta ate ojibala erantsi zitzaizkion. Atearen gainean gurutze latindarra duen armarria dago. Berango-Uriarte Dorrea eta Agirreren Jauregia: 1921ean Manuel
Smith arkitektoa gaur egungo Agirre Jauregia eraikitzen hasi zen, euskal
estilo berria erabiliz, Berangoko jaunen antzinako dorre erromanikoaren
gainean. Soparda jauregia: Ikusgarria izan ez arren, eraikin trinkoa da,
beheko solairuan aterpea duena. Baoen aldeetan xafla lauak daude eta balkoietan
barra barrokoak ditu. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||