homepage Direktorioa Zerbitzuak Historia Non dago
AgendaGida komertziala
   Artea  1/3  

Munarrikolandako multzo megalitikoa. Berango eta Sopelana herrien arteko mugan dago, bertan hareharri eta lurrezko bost tumulu biribil daude eta dolmen bat, angelua osatzen duten hiru hilarri mantentzen direlarik. Hileta-monumentu hauek Eneolitos arokoak dira.

Santo Domingo de Guzman eliza (XVIII.m.) Fray Marcos de Santa Teresak eraiki zuen, San Lorenzo parrokiaren (XII.m.) gainean eta bertako hilobiak mantendu zituen. XIX. mendearen amaieran Basterrak berreraiki zuen eta bertan zeuden kanpoko hormak, lau tramuak, buru zuzena eta dorrearen gorputz makurra utzi zituen. Eraikina Erdi Aro berrian egiten zen antzera hornitu zuen, elizpea enparantzara zabaltzen den tokian errenazimendu berriko itxura duen arren. Aipatzekoa da barruan Mentxakak Otxandategi neba-arreben ohorez egin zuen marmolezko mausoleoa, baina dorrea har dezakegu udalerriaren nortasun ezaugarritzat. Aipatzekoak dira dorrearen mastaren tentsio bertikala eta gurutzeari eusteko duen linterna zorrotza.

Santa Ana Baseliza: (XVII.m.) Barroko erako eraikina da eta elizpeak babesten duen fatxada irekia du. Landazabal anaiek eta Andres Alzagak eraiki zuten, aurretiaz zegoen XVII. mendeko elizan oinarriturik.

Hilerria: (1949) Bere Doriar portadak lau habe-harri ditu eta pantaila apaisatua, oso behean dagoen frontoi triangeluarrak estalita. Eraikin ikusgarri hau antzinako grekolatindar egikerakoa da, inguruko hainbat eraikinen antzera.